IZASKUN MANJÓN ÁLVAREZ

Fundatzailea eta zuzendari nagusia

Gizarte Psikologian eta Erakundeen Psikologian lizentziatu nintzen, eta Enpresa Osasuntsuaren, Erakundeen eta Pertsonen Kudeaketan, eta Ariketa Fisikoan eta Bizimodu Osasungarrietan espezializatu.

Psikologiako profesional gisa jarduteaz gainera, oso gaztetatik jarduera fisikoan prestatu eta horretan aritu nintzen. Jarreraren zuzenketaren, gorputz-kontzientziaren eta horrek pertsonen alde psikoemozionalarekin duen loturaren arloan espezializatu nintzen.

Honela definitzen dute gure bezeroek:

“Bere lanean aurre egin beharreko egoera guztien xehetasun bakoitza aztertzen du, une bakoitzean litekeen konponbide egokiena aurkitu eta eskaintzeko”.

“Beti positiboa, entzutera irekia, laguntzeko eta behar duzun denbora guztia emateko prest”.

“Sendoa, ekintzailea eta kementsua, proaktiboa eta saiatua; bere onena emateko prest”.

“Bere lanarekin eta egiten duenarekin buru-belarri konprometitzen da, bezeroen eskaerei egoki erantzuteko, eta beti lortzen ditu emaitza gogobetegarriak”.

IMANOL ESTEBAN OLASO

Zuzendutako Jarduera Fisikoetako entrenatzailea eta goi-mailako teknikaria, Streching Global Aktiboko eta Pilateseko irakaslea.

"SASOIn, nire eginkizun nagusietako bat da jarduera fisikoarekin eta osasunarekin lotutako gure programen erabiltzaile guztiak aktibo eta motibatuta mantentzea. Gainera, enpresetako running-taldeak entrenatzeaz arduratzen naiz.

Lortu dut nire zaletasuna nire lanbide bihurtzea. Nire lanaren bidez, osasunaren gaineko (auto)kontzientzia izatearen garrantzia helaraz dezaket. Jardueraz gozaraztea lortzen dut, unearen eta inguruabarren arabera helburuak egokituta."

Honela definitzen dute gure bezeroek:

“Bere perfekzionismo orekatua nabarmentzen da. Beti adeitsu agertzen da besteekin bere entrenatzaile-lanean”.

“Berekin entrenatzea da hurrengo entrenamendua galdu nahi EZ izatea! Bera bezain iraunkor izan zaitezen lortzen du. Bere umore onari esker, gozamena da berarekin egotea”.

“Bere lanari emana, aktiboa eta ordenatua”.

MARIA EMILIA VON BÜREN LAZCANO

Psikologian lizentziaduna

"Psikologian lizentziatu, eta Erakundeen Psikologian eta Esku-hartze Psikosozialean espezializatu nintzen. Nire prestakuntza Antropologiako diplomaturarekin osatzen da. Horrek are gehiago aberasten ditu enpresa- eta produkzio-erakundeen funtzionamenduari buruz ditudan ikuspegia eta ulermena haien alderdi guztietan.

SASOIn dihardut nire psikologo-egitekoan, eskatzen dutenei murgilduta dauden bizi-prozesuetan laguntzeko nahiak bultzatuta, eta norberaren ezagutzara iristeko tresnak eskaintzen ditut.

Zeregin horren ardatz gisa hartzen dut pertsona protagonista akitbotzat ulertzea, bila dabilen oreka eta ongizatea nola lortu aurkitzeko, haren bizitzaren alderdi guztien kudeaketa gogobetegarria bultzatuta. Alderdi horien artean daude alde psikoemozionala, soziala eta lanekoa".

Honela definitzen dute gure bezeroek:

“Akasgabea bere lanean, berekin tratatzea oso erraza da, hurbila, atsegina eta oso profesionala da”.

“Lasaitasun handia transmititzen du”.

“Bere zereginean murgiltzen da, gai da inguruan duen guztia oso ikuspegi zabalaz hautemateko, eta horrek aukera ematen dio pertsonak eta egoerak sakonean ulertzeko”.

MIKEL ARCE ZUBELDIA

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna

Nire prestakuntzak gogokoen dudan horretan lan egiteko aukera ematen dit: pertsonen osasuna hobetzea. Entrenamendua erabiltzen dut, pertsonek euren sasoi-egoera hobetu eta mugitzeko beldurra gal dezaten.

Etengabe eguneratzeak irizpidea ematen dit zerk funtzionatzen duen eta zerk ez bereizteko. Laburbideak, presak, gihar-minak, min orokorra, sufritzeagatik sufritzea, etab. ez dira lagun onak. Ongi planifikatutako ariketa-ohitura, esfortzu handiagoko eta txikiagoko momentuekin, une oro zer behar dugun jakitea eta “hautaketa orok berekin uko bat dakarrela” ulertzea.

Honela definitzen dute gure bezeroek:

“Bere giza kalitate bikaina nabarmenduko nuke”.

“Akasgabea bere lanean, leiala bere balio eta sinesmenekin, saiatua, irmoa”.

“Bere ezagupenak eta bere pazientzia baliagarriak izan ditut lanari eta iraunkortasunari esker mundua mugi daitekeela ikasteko”.

LEIRE PLAZAOLA ROJAS

Giza Elikadura eta Dietetikan diplomaduna

"Giza Elikadura eta Dietetikan diplomatu nintzen, sinetsi egiten baitut nutrizioak duen ahalmenean osasuna zaintzeko eta bizi-kalitate egokia izateko. Izugarri gogoko dut hori helaraztea.

Besteak beste, arrazoi horregatik disfrutatzen dut SASOItik enpresetan egiten ditugun prestakuntza-saioetan eta lantegietan. Izan ere, elikadura osasungarriaren inguruan jendeak dituen zalantzak ebazteko eta, horrela, bere ohiturak hobetzen laguntzeko modu bat da".

Honela definitzen dute gure bezeroek:

“Duen naturaltasunagatik, benetako atsegina da hari entzutea”.

“Nutrizioaren eta dietetikaren inguruan dakien guztia adierazten duenean, gai da denen interesa erakartzeko”.

“Sormena du konponbide eta ideia praktikoak eskaintzeko garaian”.

ANA ETXEBERRIA

Komunikazio eta Ikus-entzunezko arloan especialista

"Diseinuan eta ikus-entzunezko arloan hainbat alderditan trebatu naiz eta etengabeko hazkunde profesionalean nago. Nire denbora, pasioan nauen zerbait dedikatzeko aukera daukat.

SASOI Lan Ongizatean, nire lanak, ideiak eta balioak transmititzea du helburu, ikus-entzunezko edukien sorkuntzaren bidez, bezeroengana modu eraginkor eta erakargarrian iritsi daitezen. "

Honela definitzen dute gure bezeroek:

"Ana gainazaletik haratago ikusteko gai da, egiten dituen argazki, irudi, bideo bakoitzean zure onena ateratzeko"

"Ikus-entzunezko materialen bidez proiektuen ideiak eta bizitza emateko bere sormena mugagabea dirudi"

URKO LANDA

Fisioterapeuta eta Biomekanika, Errehabilitazio eta Osteopatia espezialista.

"Kirolarekiko zaletasunak oso gaztetatik, nire bokazioa eta lanbidea aukeratzera bultzatu ninduen. Horretarako Fisioterapia, Biomekanika, Osteopatia eta masajeetan (Kirol masajea, Quironasaje eta Reiki, besteak beste) trebatu nintzen.

SASOI-n laguntzen dut, nire espezialitatean, lan-jarduera dela eta jendeak jasaten dituen patologiak eta lesioei aurre egiten. Nire funtzio nagusiak, alde batetik, SASOI talde tekniko osoari aholkularitza ematea ergonomia eta jarduera fisikoarekin lotutako programak diseinatu eta ezartzeko, eta, bestetik, fisioterapia zerbitzua eta egiten ditugun banakako tratamenduak eskaintzea, bai enpresetan bai kontsultan."

Honela definitzen dute gure bezeroek:

"Zure beharretara bideratzen da, eta kontsultan tratatzeaz gain, zure burua zaintzeko jarraibideak eskaintzen dizkizu, hobetzen jarraitzeko"

"Zer esaten diozun ondo aztertu eta gero, pentsatu, arakatu, eta behin gerta daitekeena ulertu ondoren, oso ondo azaltzen du zein tratamendu egingo dizun"

"Diskretua da eta oso profesional ona"

euEuskara
es_ESEspañol euEuskara