La salud de las personas que trabajan en tu empresa, influye directamente en “la salud de tu empresa”
Lanaren eraginkortasunean hobetzeko azken urteetan emaitza onenetakoak lortu dituen tresnatzat hartzen da.
Lanaren eraginkortasunean hobetzeko azken urteetan emaitza onenetakoak lortu dituen tresnatzat hartzen da.
SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizateak eredu propio eta tresna espezifiko bat garatu du planteatutako helburuak gauzatzeko.
SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea goi-mailako kualifikazioa duten espezialisten diziplina anitzeko talde batek osatzen du.
LAN ONGIZATEA lanaren eraginkortasunean hobetzeko azken urteetan emaitza onenetakoak lortu dituen tresnatzat hartzen da (erabaki zailak hartzea, sormena, kontzentrazioa, estresarekiko erresistentzia…).
Egunerokoan, ez da beti erraza gure gorputza eta burua sasoian izatea. Lan-ingurunean, faktore ugarik baldintzatzen dute gure osasuna, eta horiek gure etekin fisikoa eta mentala urritu dezakete. Horien artean daude eserita edo zutik ordu asko lan egitea, mugimendu errepikakorrak, estresa, zama mentala eta nekea.
Pertsonak dira enpresa eta erakundeetako aktiborik baliotsuena. Garrantzitsua da pertsonak indartsu, osasuntsu eta motibatuta egotea. Hori da bide bakarra enpresa urrutira iristeko eta bere helburuak lortzeko.
Egoera fisikoak eta mentalak produktibitatean, etekinean, lan-giroan, absentismoan, segurtasunean, prebentzioan eta irudi korporatiboan (besteak beste) eragina duen edozein erakundetan, Lan Ongizateko programek onura garrantzitsuak dakartzate:
“SASOIA” “osasun ona, indarra” da. “SASOIAN EGOTEA” “gorputzaldi onean” egotea da. Termino horietatik abiatuta sortu da SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea.
“Mens sana in corpore sano” eta “ariketa sendagaia da” premisak oinarri hartuta, ariketak osasun fisikoaren eta mentalaren gainean dituen onurak frogatzen dituzten azterlan ugarik dakarten informazioarekin, SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatean uste osoa dugu pertsonak eta enpresak indartzeko Ariketa Fisikoak duen boterean.
Horregatik, sedentarismoa gaixotasun hilgarrien sorburu delako, eta frogatuta dagoelako ariketa fisikoak ondorio onuragarriak dituela gure osasunean eta aldartean, eta zentzu guztietan indartsuago egiten gaituela, SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatean uste dugu jarduera fisikoa oso kontuan hartu beharreko aldagaia dela lan-ingurunean osasuna eta ongizatea sustatzeko programetan. Gainera, taldeko ariketa fisikoak beste faktore batzuk bultzatzen ditu, hala nola lankidetza, taldeen kohesioa eta lan-giro egokia.
Giza gorputza mugitzeko dago diseinatuta, ez, ordea, idazmahai baten aurren edo zutik orduak eta orduak egoteko. SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea espezialista da jarduera fisikoak bizi-ohitura osasungarritzat txertatzen, eta horrek lanaren eta antolamenduaren ingurunean dakartzan onura guztiak helarazten.
Gure esku-hartzeak diseinatzean eta abian jartzean, zorrotz errespetatzen ditugu gure zerbitzuen hartzaile den enpresa edo erakundearen misioa, ikuspegia eta balioak. Gure ustez, enpresa edo erakunde bakoitza desberdina da. Hain zuzen, horregatik, gure proposamen guztiak bakarrak eta bestelakoak dira. Guztiak malguak dira eta aukera ematen dute enpresa edo erakunde bakoitzaren ezaugarri, itxaropen eta beharretara egokitzeko.
Gure interes nagusia da zerbitzuen hartzaile diren pertsonengan portaera osasungarriak sustatzea, betiere haien osasun-egoera, beharrak eta aldartea errespetatuz,
giza kapitala indartzeari lehentasuna emanda eta prozesu osoan zehar pertsonen eta erakundeen ondoan egonda.
Inposaketarik gabe egiten dugu lan, programetan eta esku-hartzeetan partaidetzaren borondatezkotasuna sustatuta, “derrigortasunik ezaren” ikuspegitik, baina gure indar eta baliabide guztiak jarrita pertsona guztien partaidetza, inplikazioa eta konpromisoa lortzeko, euren lanaren eta osasunaren beraren gaineko erantzukizuna onartzearen onurak ematen duen aukera baliatuta.
Espezialistak arlo hauetan: Erakunde-psikologia, ergonomia, psikosoziologia aurreratua, aldaketaren kudeaketa, erakundeen eta pertsonen kudeaketa, esku hartzeko programen diseinua/ebaluazioa, coaching eta prestakuntza.
Espezialistak jarduera fisikoan: Jarreraren berreziketa, ariketa zuzentzailea eta berregokitzapenekoa, birprogramazio abdominal hipopresiboa, pilates, yoga, entrenamendu funtzional pertsonala eta taldekoa, eremu eta instalazioen egokitzapena eta diseinua jarduera fisikoa egiteko.
Espezialistak nutrizioan eta elikadura osasungarrian.
SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea eredu propio eta tresna espezifiko bat garatu du planteatutako helburuak gauzatzeko.
Gure eredua baliabide eraginkor eta seguruenetakoa da enpresetan eta gaur egungo mundu profesionalean bizi-kalitatea hobetzeko. Proposamen praktiko bat da, ez terapeutikoa, eta eskaintzen dituen baliabideak eguneroko bizitzan txertatzen direnean, bizi-kalitatean eta lan-giroan hobekuntza nabarmena lortzen da.
SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatearen ereduak egiten duen proposamenaren bitartez, lan-ingurunean pertsonen produktibitatea eta bizi-kalitatea areagotzea lortzen da: lantaldeen ongizatea handitzea, ezagutza sortzea, pertsonala fidelizatzea, lan-giroa nabarmen hobetzea eta laneko gaixotasunen eta absentismoaren ondoriozko kostuak murriztea. Laburbilduz, lan-jardun hobea lortzen da maila guztietan.
Horretarako:
Ariketa fisikoa sustatu eta abiarazteko jarduera fisikoko programak.
Lanpostuko eten aktiboak eta lan-gimnasia, sistema muskuloeskeletikoaren patologiari aurrea hartzeko eta hobetzeko.
Enpresa osasuntsuak kudeatzeko programak, lan-eremu osasungarrien diseinua, lan-inguruneko osasunerako sustapeneko/ekintzako programak.
Komunikazioa, osasun psikofisikoaren autozainketa, gizarte-trebetasun aurreratuak, estresari aurre egitea.
Indoor- eta outdoor-jarduerak, talde eta sailen etekina hobetzera bideratuak. Aisia osasungarriarekin lotutako ekitaldiak antolatzea
Bizi-ohitura osasungarriak hartzeko berariazko programak, elikadura/sukaldaritza osasungarria, atseden-ohiturak, deskonexiokoak eta erlaxaziokoak.
On-line eta erdi-aurrez aurreko prestakuntza ekintzak, bonifikazioekin batergarriak
Eduki pertsonalizatuak: zuzeneko ariketa saioak, langileentzako laguntza psikosoziala (banakakoa edo/eta taldekoa), elikadura osasuntsu tailerrak,…
Enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako fisioterapia zerbitzua
La salud de las personas que trabajan en tu empresa, influye directamente en “la salud de tu empresa”
Conocemos las consecuencias negativas del sedentarismo y del sedentarismo laboral sobre la salud.
Hoy, 6 de abril, se celebra el Día Mundial de la Actividad Física, con el objetivo de invitar...
Mantener el equilibrio hídrico en el organismo, también durante la jornada laboral, es fundamental para...
Todos hemos oído hablar del sedentarismo y del estilo de vida sedentario, pero… ¿sabemos qué es el "sedentarismo laboral"?
Los tiempos cambian, la tecnología avanza, las empresas innovan, las personas progresan. Estas navidades, ¿Te gustaría sorprender con un regalo de navidad diferente y especial?
SASOITU ha participado en las Jornadas organizadas por APD y patrocinadas por OSALAN, “La Empresa Saludable: el bienestar como herramienta para gestionar la competitividad
SASOITU participa los días 8 de noviembre en Donostia – San Sebastián, y el 28 de noviembre en Bilbao, en la “Jornada de Empresa Saludable: El Bienestar como Herramienta para gestionar la Competitividad”.
Esta semana se celebra la Semana Europea de Seguridad y Salud en el Trabajo. Toda la información en este enlace.
“El cuerpo humano está diseñado para moverse” Desde SASOI trabajamos con las pausas activas como una de las principales herramientas de la salud ocupacional para promover actividad física enfocada a mejorar movilidad
SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea está adherido al movimiento «GOSASUN» de Innobasque.